Lege oharra

Xedea

Zerbitzu-emaileak, webgunearen arduradun izanik, erabiltzaileen esku jarri du honako dokumentu hau, informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedaturiko betebeharrak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei hura erabiltzeko baldintzen berri emateko ere.

Webgunean sartuz gero erabiltzeko baldintza orokor hauek erabat ulertutzat eta onartutzat joko dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertan eskainitako zerbitzuak legearen aurka doazen jarduerak egiteko ez erabiltzeko, eta une oro baldintza orokor hauek errespetatzeko. Zerbitzu-emaileak edozein unetan eten ahalko du bere webgunerako sarbidea legearen, fede onaren edo baldintza orokor hauen aurkako erabileraren bat antzemanez gero.

Zerbitzu-emaileak eskubide osoa du webgunean ageri den edozer informazio mota aldatzeko, horretarako inolako abisurik eman gabe edo betebehar horiek erabiltzaileei jakinarazi gabe; nahikoa izango da zerbitzu-emailearen webgunean argitaratzea.

Zerbitzu-emaileari buruz

Webgunearen ardura duen zerbitzu-emaileak erabiltzaileei bere identifikazio-datuak eskaintzen dizkie, bai erabiltzailearen konfiantza bai erabiltzailearekin izan beharreko harremanak hobetzeko asmoz.

Izen soziala: ALKIHAIZEA SA
Izen komertziala: ALKIHAIZEA
Egoitza soziala: Ergoien industrialdea, 599-603 pabiloia, 20130 Urnieta, Gipuzkoa
IFK/IFZ: A20615860
Telefonoa: 943554646
Faxa: 943332903
Hel. elek.: alkihaizea@alkihaizea.com
Erregistro honetan izena emanda: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, ss-13894 orria, 169. folioa, 1.679. liburukia, 0 liburua, 8. atala.
Domeinu-izena: alkihaizea.com

IP helbideak

Webgune honetako zerbitzariek automatikoki antzeman ahalko dute IP helbidea eta erabiltzaileak erabilitako domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bat Internetera konektatzen denean automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia behar bezala inskribatutako zerbitzariaren jarduera fitxategi batean erregistratzen da, eta, ondoren, datuak prozesatzeko aukera eskaintzen du, soilik neurketa estatistikoak lortzeko helburuarekin (orrien inprimatze kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar).

Segurtasuna

Zerbitzu-emaileak beharrezko neurri teknikoak zein antolakuntza-neurriak hartu ditu erabiltzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, baita datuok galtzea, aldatzea edo/eta baimenik gabeko hirugarrenen eskura geratzea saihesteko ere. Webguneak industriak oro har onartutako informazio-segurtasuneko teknikak erabiltzen ditu, adibidez, firewallak, sarrerako kontrol-prozedurak eta mekanismo kriptografikoak, betiere horretarako baimenik ez dutenak datuetara sartzea saihestea helburu. Xedeok betetzeko, erabiltzaileak/bezeroak onartzen du zerbitzu-emaileak datuak eskuratzea sarbide-kontrolak autentifikatzeko.

Erantzukizuna

Zerbitzu-emaileak ez du inolako ardurarik bere webgunean argitaratutako informazioaren gainean, informazio hori manipulatua izan denean edo hirugarren batek webgunean argitaratu duenean (adibidez, foroetan, txatetan, blogetan, iruzkinetan…). Hala eta guztiz ere, Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko Legeak xedaturikoa betez, zerbitzu-emailea erabiltzaile, autoritate eta segurtasun-indar guztien esku dago legeria nazionalaren edo nazioartekoaren, hirugarrenen eskubideen edo moralaren eta ordena publikoaren aurkakoak izan daitezkeen edo berauetan eragina izan dezaketen edukiak kentzeko edo blokeatzeko.

Erabiltzaileak webgunean sailkapen horretan sar daitekeen edukiren bat dagoela uste baldin badu, arren eskatzen diogu berehala webgunearen administratzaileari jakinarazi diezaion.

Azterketak eta probak egin ditugu webgune honek behar bezala funtziona dezan. Hasiera batean, berma dezakegu urteko 365 egunetan eguneko 24 orduetan behar bezala funtzionatuko duela. Hala eta guztiz ere, zerbitzu-emaileak ez du baztertzen programazio-akats jakin batzuk gertatzea, edota ezinbesteko arrazoien, natura-hondamendien, greben edo bestelako antzeko arrazoien ondorioz webgunean sartzerik ez izatea.

Jabetza intelektuala eta industriala

ALKIHAIZEA SA marka erregistratua da. Beste inork, edozein bitartekoren bidez, ALKIHAIZEA SA marka erabiltzea –izena eta logotipoa barne– debekatuta dago, ALKIHAIZEA SAk berariaz baimendu ezean. Eskubide guztiak erreserbatuta daude.

Honako webgune honen jabetza webgunearen arduradunari dagokio –adierazteko baina ez modu mugatzailean programazioa, edizioa, bildumak, diseinuak, logotipoak, testuak edo/eta grafikoak barne– eta, hortaz, edukiak jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko araudi nazionalek eta nazioarteko araudiek babestuta daude. Webgunera sarbidea izateak ez dio erabiltzaileari edukion gaineko inolako jabetza-eskubiderik ematen.

Webguneko eduki guztiak jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko araudiek behar bezala babestuta daude; horrez gain, edukiak dagokien erregistro publikoetan inskribatuta daude.

Edukiak hasiera batean zein helburutara bideratuta zeuden gorabehera, edukiok osoki edo partzialki erreproduzitu, erabili, ustiatu, banatu eta merkaturatzeko zerbitzu-emailearen aldez aurreko baimen idatzia beharko da. Zerbitzu-emaileak aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera egilearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen hauste larritzat hartuko da.

Zerbitzu-emaileaz bestelakoak diren eta webgunean agertzen diren diseinu, logotipo, testu edo/eta grafikoek beren jabea dute, eta, hortaz, jabe hori da edukion gainean sor litezkeen eztabaiden erantzule. Zerbitzu-emaileak aitortzen du jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak haien titularrei dagozkiela. Hala bada, webgunean produktu eta zerbitzu horiek aipatzeak edo bistaratzeak ez du esan nahi zerbitzu-emaileak horien gaineko eskubiderik edo erantzukizunik duenik, ez eta laguntzen, babesten edo gomendatzen dituenik ere.

Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak hautsi izanaren gaineko edozein ohar egiteko, edota webgunearen edozein edukiren inguruko iruzkinen bat egiteko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakezu: alkihaizea@alkihaizea.com.

Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Webgune honekin edo bertan azaltzen diren alderdiekin lotutako gatazkak edo auziak konpontzeko, Espainiako legedia izango da aplikatzekoa, eta aldeek espresuki egiten diote men legedi horri. GIPUZKOAKO epaitegi eta auzitegiek izango dute webgunea erabiltzearen ondorioz edo horrekin lotuta sortzen diren gatazka guztiak ebazteko eskumena.