Lan egin gurekin

Alki Haizean hogei urte baino gehiago daramagu enpresei eraikuntza, industria eta lorezaintzarako makinaria saldu eta alokatzeko zerbitzu onena eskaintzen.

Giza taldea dugu indargune. Urnietako, Elgoibarreko eta Galdakaoko hiru zentroetan, 30 profesional kualifikatuk lan egiten dute.

Teknologia berrien aldeko apustua egin dugu beti; baina, badakigu Alki Haizearen benetako potentziala bere langileak direla.

Gure taldean egon nahi al duzu?

Bete ezazu formularioa eta bidal iezaguzu curriculuma. Harremanetan jarriko gara zurekin, zure profila duen norbait behar dugunean.