Beste alde batetik, gure langileen segurtasunarekin ere hartua dugu konpromisoa. Hori dela-eta, denbora honetan, hainbat programatan parte hartu dugu, besteak beste, Lotu izenekoan. Zehazki, laneko arriskuei aurrea hartzeko ekimena da, eraikuntzan altueratik erorikoak saihestera bideratutakoa.
Gainera, ANAPAT elkarteko kideak gara (Asociación Nacional de Alquiladores de Plataformas Aéreas de Trabajo). Plataformak alokatzen aritzen direnen interesen alde egiten eta gurea bezalako enpresen funtzionamendu ona bermatzen aritzen da.